IZENA-EMATEA

Izen emateko datak: 2017ko irailaren 13tik 21era.

Izena emateko 2 modalitate: online edo paperean.

  • Izen-ematea online: Hurrengo irudian klikatu, inprimakia bete eta bidali.
Izen-ematea Online

  •  Paperean: Ludotekan eta gaztegunean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera.

Ikasturte osorako prezioak (Urritik ekainera)

Muskiztarrak:
  • Astean egun bat: 40€ ikasturtea.
  • Astean 2 egun: 60€ ikasturtea.
Muskiztarrak ( oinarrizko errenta jasotzen dutenak edo familia ugarikoak):
  • Astean egun bat: 20€ ikasturtea.
  • Astean 2 egun: 30€ ikasturtea.
Muskizen erroldatuta ez daudenak:
  • Astean egun bat: 60€ ikasturtea.
  • Astean 2 egun: 80€ ikasturtea.
Haurrak lekua daukala baieztatutakoan, kurtso bakoitzeko ordainketa bat egin beharko duzu. Dagokizun kopurua Kutxabank-eko kontu zenbaki honetan sartu behar duzu: 2095.0056.01.3830430852

5 eguneko epean izen-ematea ordaintzen ez bada, leku horri uko egiten zaiola ulertuko da, eta leku hori itxaron zerrendan daudenekin beteko da (halakorik egonez gero). Izena emateko dirurik ez da itzuliko, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Plaza mugatuak
Talderen batean haur gehiago badago plazak baino, zozketa bidez esleituko dira plazak.